XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Mendi onetan ikusten dan murruba eta bertan eraztutako gaztelu irudiya, askoren iritziyan erromatarrak emen zebiltzanekoak dirade.

Emendik eta Ernio menditik jo zuten gure aspaldi-aspaldiko gizaseme irme eta bulardetsubak naiko erromatar eta nai beziñ errez iltzera, erartzen zitzayola beragatik leku ari Errezil-en izena.

Beste batzuben iritziyan berriz Mendikota-ko eskulan oyek mairubak España-n egon ziradenekoak dirade, lasterkako joan etorriyak egiten zituztela Euskalerrira ere.

Gipuzkoatar trebeak mendiyetara igo orduban eta an-ta emen berealaxen uxatzen zituzten.

Nere ustetan ordea franzesakiko guda arte izan etziran Mendikotako eskulan gogor eta sendoak.

¡Lenagokoak izateko ondoegi eta osoegi bai daude!.

Nolanai dala, ospatsuba da, ikusten danez, Mendikota deritzayon tontorra, noiz edo noiz, lenxeago edo geroxeago, ibilli, ziradelako bertan guretarrak egiñala guziyan jende arrotzak edota atzerritarrak gure artetik biraltzen.

Zeduzkaten orretarako Albistur-en bealariyak edo aurretikako zaitzalleak, garaiz albistea eman zeyeten goiko lagunai etsayak zetozenean.

Lurruspea

Beste alderdi bat badu mendi tontor onek are ots aundiyagoa, askoz ere aomen geyago eman diyona, eta da bere azpiyan edo bean dadukan lurruspea.

Aundiya dalarik au, bai luzean eta bai zabaleran, alaere iñor ez da, bakarrik edota gidari gabe bera topatu lezakenik, añ du sarrera chiki, estu eta errebesa lurruspe onek.

Ez da sarrera ori berunean dagoena, oi diraden bezela sarrerak, baizikan marboillarra da, lurrean osoro etzan eta luzean egiten dana.

Ezerki chukunduba dagoalako lurruspe aundi au, gudariyak gordetzekoa izango zan len, nik uste dedanez, bai jasetatik, baitare etsayetatik.

Aurreko gizaldiyetan ordea irudimen ikaragarriyak, sinismen zoroak eta esakuntza-farragarriyak izandu dirade lurruspe onezaz.

Askori entzun diyet eze lengo denboretan iñork ausardirik etzubala bertara joateko, ara joaten zana bertan geratzen zalako.

Zenbaiti berriz entzun izan diyet orañ eun eta berrogei urte bezela, edo geiago, Españako erregeren esanagatik (Karlos irugarrena ote zan bada), edota onek sari aundiya eskañi zubelako, abiatu ziradela mendi zulo orretan sartzen bost gizon alkar loturik eta ichargi irazeki bana eskubetan zituztela, galdu etzitezen alabaña, bata-bestearen berri jakin zezaten eta alkarri lagundu ere bai beartzen baziraden.